Mezu honen bidez ikastolatik «Jaso Fundazioa» sortu dugula jakinarazi nahi dizuegu, erakunde juridiko berria, fundazioek dauzkaten abantailak eta eskubideak probesteko. Hori dela eta, hemendik aurrera, fundaziotik kudeatuko da Jaso Ikastolako Musikala.
Beraz, musikalari zuen enpresen bidez edo modu pertsonalean laguntza eman nahi diozuenok jakin abantaila fiskalak lor ditzakezuela. Besteak beste, enpresa laguntzaileentzat %60 desgrabazioa lortzen da hainbat kasutan.
Norbanakoen donazioak ere izugarrizko desgrabazio fiskala dute errenta aitorpenean. Eta adi, donazioak ere ekonomikoak, publizitatea, materialak, garraio laguntzak, zurgin lanak etab badira. Horren ordez, ordainetan publizitatea jasoko duzue musikalaren kartel, eskuko programa, prentsa, irrati eta bestelakoetan.
Amaitzeko, musikalari aportaziorik egin nahi badiozue edota laguntza eman nahiko lukeen inor (banakakoak zein enpresak) ezagutzen baduzue, zalantzarik ez izan eta jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko:
musikala@jasoikastola.net edo 626334957
Zuei esker heldu den maiatzaren 5an, Barañaingo Auditorioan HAN-HEMENKA! -Musikala– aurkeztuko dugu. Gu dagoeneko lanean ari gara zuei estreinaldirik hoberena eskaini ahal izateko!!
Izan zaitez proiektuaren partaide!