Gure mundu txiki honetatik, gure IKASTOLATIK, hurrengo ikasturtean elkartasun proiektu interesgarri bat abian jarriko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Kezkatuak gaude gure egunerokotasunean iristen zaizkigun berriekin, zerbait egin genezake gutxi bada ere, eta JARRERA kontua dela badakigu, MUNDUAN EGOTEKO MODU BAT, alegia. Ikastolako guraso, langile eta ikasleekin konpartitu nahi dugu eta gure elkartasuna adierazi.
Proiektu honen nondik norakoa aurrerago azalduko dizuegu, baina jakin ezazue ikasturte bukaera honetan SIRIAKO ERREFUXIATUENTZAT JANARI eta OINARRIZKO PRODUKTUEN BILKETA bat burutuko dugula hurrengo ASTEARTEAN, MAIATZAK 24, Donostiako ZAPOREAK taldearekin bat eginez.
Hauxe da elkarte horretatik zehaztutako oinarrizko produktuen zerrenda.
Ikasle bakoitzeko zehaztutako produktuaren pakete bana gelara ekarri.
2 urteko gela Pasta
aula 2 años Pasta |
HH 1 eta 2 Esnea (hautsa) pediatrikoa, haurrentzat
1º y 2º de Infantil Leche en polvo (pediátrico-especial bebés) |
HH 3 Body-a
Infantil 3 Body |
LH 1 Haur-oihalak
1º Primaria Un paquete de pañales |
LH 2 Arroza
2º Primaria Arroz |
LH 3 Cola cao
3º Primaria |
LH 4 Gailetak
4º Primaria Galletas |
LH 5 Tomatea
5º Primaria |
LH 6 Olioa
6º Primaria Aceite |
DBH 1-2 Esnea
1º y 2º ESO Leche |
DBH 3-4 Lekaleak
3º y 4º ESO Legumbres |
Langileak Haur-oihalak
Trabajadores-as paquete de pañales |