Martxoaren 31n, asteartea, 19:00etan, Jaso Ikastolako liburutegian, bilera orokor bat eginen da, Jaso ekimena 2018aren berri emateko.
Bilera horretara deiturik daude, alde batetik, ekimenean parte hartzeko prest agertu direnak, eta, bertzetik, haren inguruko informazioa jaso nahi duten guztiak, gerora erabaki dezaten parte hartu nahi duten ala ez.
Erran bezala, bileraren xede nagusia da ekimenaren nondik norakoen berri ematea, baina bigarren helburu bat ere badu: aurreikusten diren lan talde guztien antolakuntzarekin hastea.
Bilerak, goiti-beheiti, ordu eta laurden iraunen du.
Esker mila aunitz.