Noticias

Iruñeko Historia Gotikoa ezagutzen: 4.DBH

Comparte en:

Joan den maiatzaren 16an, ostiralarekin, Artearen Historiako 4. mailako ikasle diren Oihane Mairal, Erik Mugarza, Iraia San Juan, Maia Saralegi, Ainhoa Vidart (4A), Eneko Asiain, Edurne Berenguer, Miren Fernandez, Nerea Layana, Irune Mauleon (4B) eta irakaslea den Joseba Arbaiza eta praktiketako irakaslea den Xabier Aramburu, irakasgai horrekin loturiko ateraldi bat egin zuten antzinako Nafarroako Erreinuko arte gotikoaren nukleora: Iruñeko Katedralera. Bisitaren funtsa zera zen: klasean ikasitako elementu artistikoak bertan, pare parean, ikustea eta horiek esku artean izatea.

Bisita katedralak dituen gela desberdinetatik egin zen. Horrek ahalmendu zituen ikasleak tenplua eta haren aberastasunak ikustera; klaustroa eta haren estantziak ikustera, non erlijiotsuen eguneroko bizitza ikus dezakegun; eta baita errefektorioa ere ikustera, non kanonigoen jantoki funtzioa izan baino gehiago, Nafarroako Gorteak biltzen ziren gainera. Honetaz aparte, atariko dorretariko batera igotzeko aukera izan zuten eta hantxe Nafarroako kanpairik handiena den “María kanpaia” ikusi egin zuten, hala nola kanpoaldetik eraikin guztia eusten duten elementu arkitektonikoak ikusi zituzten bai dorretik eta baita patio eta klaustro gainetik ere: kontrahormak, arbotanteak, pinakuluak, orratzak, arku zorrotzak, beirateak, eskulturak eta pinturak. 

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…