DBH 4. mailako Artearen Historia irakasgaiaren ikasleak bisita partekatua egin zuten Iruñeko Alde Zaharrean. Bederatzi ikasle izanik, bederatzi geldiune egin zituzten, horietako bakoitzean eraikin baten inguruko historia, ezaugarriak, berezitasunak eta arte estiloak besteokin partekatzeko.
San Lorenzo eliza, San Nikolas eliza, Comptos eraikina, San Zernin eliza, Kondestable jauregia, Katedrala, Nafarroako Artxiboa, Nafarroako Museoa eta Udaletxea, horiexek bisitatu genituen eraikinak, gehineak barnetik ere.