Noticias

Ikasturtea hasi dute txikiek

Comparte en:

Jaso ikastolako ikasle gazteenentzat amaitu dira udako oporrak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako aurreneko zikloko ikasleak gaur goizean itzuli dira eskolara. A gripearen mehatxuak ez ditu irribarreak eta besarkadak eragotzi.

Jakina denez, A gripearen ondorioz, aurten ikasturte hasiera modu mailakatuan eginen da Nafarroan. Gainontzeko ikastetxeetan bezala, Jaso Ikastolan ere ikasle gazteenak (2 urtetik 7 urtera bitartekoak) izan dira eskolak hasten lehendabizikoak.

HHko eta LHko aurreneko zikloko ikasleak goizeko bederatzietarako iritsi dira ikastolara, gehienak gurasoek lagunduta edo autobusez. Ikastolaren sarreran, korridorean eta geletan nabaria zen helduen nahiz txikien urduritasuna. Ikasturte hasiera ez baita eguneroko kontua. Aspaldian ikusi gabeko adiskide eta irakasleen agurrak, oihuak, muxuak, besarkadak, lagunei oporrak kontatzeko gogoak, eta, nola ez, negar-malkoren bat gurasoei agur esateko orduan. Aurreko urteetan baino gutxiago, hala ere.

Bi urteko ikasleen gurasoek ikasgelan egoteko aukera izan dute gaur, eta horrek nabarmen leundu du txikienen eskolaratzea. A gripearen mehatxuak ez ditu lehen eguneko irribarreak eta alaitasuna eragotzi, baina, jakina, aipagai izan da bai pasilloetan baita geletan ere. Ikasleek garbitasuna areagotzeko eta arriskuak gutxitzeko aholkuak jaso dituzte.

Ikasturte hasierak ikusmina sortu du inguruan, eta prentsaren bisita ere jaso dugu gaur ikastolan. Berria egunkariko kazetari Saioa Iraola eta Argazki Press-eko argazkilari Jagoba Manterola lehen eguneko kronika egiten ibili dira gurean; beraz, bihar ez ahaztu euskarazko kazeta erostea.

LHko ikasleek dotore-dotore aurkitu dituzte euren gelak, urdin argi polit batez margotu baitituzte udan. Kolorea ez da berrikuntza bakarra izan. Tutore aldaketarik ere izan da LHko aurreneko zikloan. Nerea Zabalok Euskaraz Bizi egitasmoan ardura handiagoa hartu duenez, utzi egin du tutoretza, eta Bego Egiluzek hartu du haren tokia. Gogoz eta fresko-fresko hartu ere, iaz atsedenaldia izan baitzuen.

Jantokia hilaren 9an hasiko da bazkariak ematen, LHko gainontzeko ikasleak ikastolara itzuliko diren egun berean hain zuzen ere. Irailean goizez baino ez dira izaten eskolak. Oporrak amaitu dira, beraz, baina oraindik izanen dugu udako azken arratsaldeez gozatzeko parada.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…