Uda honetan lasaiago geundela, Ikastolako hainbat beharra betetzeko asmoz, aldaketa batzuk egitera animatu ginen.
Lehenik, frontoiaren aldagelen goiko aldeko eremua aprobetxatzeko eta ikastolako gela batzuk libre uzteko, bi gela berri sortu ditugu, bakoitzak 50 metro karratu ingurukoa. Gorputz heziketa irakasgaietan eta orduz kanpoko ekintzetan jada erabiltzen ari dira. Horrela egina, jarduera akademikoetarako leku gehiago lortu dugu Ikastola barruan.
Bigarrenik, eta irispide berberarekin, hau da, ikastolako txoko guztiak ahalik eta gehien aprobetxa daitezen, langileen jantokia lekuz aldatu dugu ( jantokiaren barruko gela batera eraman dugu), eta bere ordez, HH eta LHrako liburutegi berri bat sortu dugu, bigarren solairuko liburutegia DBHko ikasleentzat bakarrik gera dadin.
Frontoia ere erabat margotu dugu. Txikien patiotxoan berriz, Iparraldeko frontis bat margotu dugu, haurrak eta gurasoak jolasteko eta gure izena atzakaldetik ere ikus dadin.