HIZKUNTZEN AZOKA 2015
Jaso Ikastolako Hezkuntza Zuzendaritzak eta ikastolako aita den Patxi Gerrikok ondoko jardunaldia antolatuko du, San Fermin eta Paz de Ziganda guraso talde batekin batera.
Zenbait enpresak hizkuntza murgiltzearekin loturiko beren eskaintzak eginen dizkigute. Eskaintza horiek udarako zein ikasturte osorako izanen dira, eta adintarte ezberdinei eskaintzeaz gain, hemen zein atzerrian egin ahal izanen dira.
Aukeratutako enpresak, iada ezagutzen ditugun enpresak dira, egonaldiei buruz jasotako erreferentziengatik, eta beraien lanen seriotasun eta konfidantzagatik.
Nafarroako ikastola guziei zabaldu zaie eskaintza. Antolakuntzaz, Iruñerriko hiru ikastoletako
gurasoak arduratuko gara: Jaso, Paz de Ziganda eta San Fermin.
Hurbilduko diren familien kopurua handia izan daitekeela kontutan hartuta, bi egunetan antolatzea erabaki dugu:
Urtarrilaren 23 ostirala, arratsaldez (16:00 etatik19:30 etara)
Urtarrilaren 24 larunbata, goizez (9:30 etatik 13:00 etara)
Tokia: San Fermin Ikastola (markaturik izanen da)
Hona hemen enpresa ezberdinen web orrialdea, etorri aurretik informazioa jaso nahi duzuenontzat.
www.cursosdeinglesenirlanda.com
Egun batzuk lehenago, beste ohar bat bidaliko dizuegu.
Bitartean, Zorionak eta Urte Berri on!!