Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek gaur hasi dute ikasturtea Jaso Ikastolan. Jantokia ere abian da jadanik. Ikasleek gustura jan dituzte espagetiak, eta 15:00etan atera dira lehen aldiz.
Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleei ere amaitu zaizkie udako oporrak. Joan den astean txikienek egin zuten moduan, gaur 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoek hasi dituzte eskolak, normaltasun osoz hasi ere.
Ikastolaren atarian eta korridoretan nabarmena izan da ikasleen urduritasuna, batez ere bigarren mailatik hirugarrenerako jauzia egin dutenena. Asko ikasgela topatu ezinik ibili dira “handien” pasilloan. Aurten Ana Ronco eta Arantxa Bereziartua izanen dituzte tutore, eta adiskide berriak eginen dituzte, iazko taldeak nahastu egin baitituzte.
6A gelako ikasleek tutore berria izanen dute aurreneko lau hilabeteetan. Teresa Agorretak eszedentzia hartu du, eta hura itzuli bitartean Saioa Iturriozek ordezkatuko du.
Ingelesean ere irakasle berria izanen dute 3, 4 eta 5. mailako ikasleek. Mikel Yarnozek eszedentzia luzatu duenez, eta Irantzu Oizek ezin izan duenez Jaso Ikastolan jarraitu, Oihana Santestebanek hartu haren tokia. Azken egunotan Eleanitz egitasmoko prestakuntza jaso du Oihanak eta ingeleseko materiala antolatzen ere ikusi dugu gelan.
Nabarmentzekoa da, halaber, Jaso ikastolak teknologia berrien alde egin duen apustua. Ikasys egitasmoa 2. ziklo osora zabaldu da, eta IKT proiektua ere abian da, Xabier Garcia de Euslate eta Dabid Albiraren eskutik.
Lehen Hezkutzako ikasleen itzulera oso nabaria izan da jolas denboran. Akabo lehen egunetako bakea. Patioan ohiko burrunba izan dugu gaur, eta jantokian ere ohiko giro zaratatsua antzeman da. Sukaldeko langileak jo eta ke aritu dira lehen eguneko menua prestatzen, gaur Haur Hezkkuntzako nahiz Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek bazkaldu baitute Ikastolan (2 urtekoak izan ezik). Gaurtik aurrera, eta urrira arte, 15:00etan aterako gara ikastolatik.