– Otsailak 15, LARUNBATA, goizeko 10:30-12:30
Gure ikastolan BIZIKIDETZAREN inguruan ikasleekin, langileekin eta gurasoekin
eraikitzen ari garen bidean, berriro ere hementxe gatozkizue honako proposamen
berriarekin.
Helburua: Oraingoan DBHko ikasleekin erabiltzen dugun materialaren bitartez,
pertsona izaten hezteko ikaskuntza hau landuko ditugu: PAZIENTZIAREN PLUSA
Metodologia: Bi orduko ikastaro honetan elkarren arteko gogoeta bultzatuko dugu,
zuen seme-alabekin lantzen dugun materiala baliatuz. Horretarako ikasleekin lantzen
diren jarduerak landuko ditugu.
Egunak eta orduak:
– Otsailak 15, LARUNBATA, goizeko 10:30-12:30
Gaia: PAZIENTZIAREN PLUSA
Lekua: Ikastolako GOIKO SOLAIRUAN ERABILERA ANITZEKO GELA
Ikastaro-emaileak: Unai Arellano eta Andoni Sagastibeltza
(DBHko Bizikidetza irakasleak)
Parte hartu nahi baduzu: Jardunaldia etapa guztietako (HH-LH-DBH) guraso guztiei
zuzendua dago. Parte hartzeko asmorik baldin baduzu eman ezazu zure izena helbide
elektroniko honetan: asagastibeltza@jasoikastola.net otsailaren 14a baino lehen
HAURTZAINDEGI ZERBITZUA IZANEN DA