Aurreko larunbatean aurtengo GURASO ESKOLAN izan dugun hirugarren eta azken saioa burutu genuen. Aurten 25-35 guraso inguru hurbildu zaizkigu saio bakoitzean eta balorazioa oso positiboa izan da. Saio hauetan BIZIKIDETZAn ikasleekin lantzen dugun materiala landu dugu gurasoekin, haiekin hausnartuz eta konpartituz honek guztiak dakarrena.
Aurtengoan hiru gai hauek landu ditugu:
1. GIZA DUINTASUNA
2. ESKER ONA
3. PAZIENTZIAREN PLUSA