Gure ikastolan BIZIKIDETZAREN inguruan ikasleekin, langileekin eta gurasoekin eraikitzen ari garen bidean, aurtengoan aurreko ikasturteetako jarraipenarekin gatozkizue.
Helburua: DBHko ikasleekin erabiltzen dugun materialaren bitartez, pertsona izaten hezteko bi ikaskuntza hauek landuko ditugu: GIZAKION IZAERA MUGATUA eta ENPATIAREN PLUSA. Urtarrilean lehenengo gaia landu ondoren, otsailean bigarren gaiarekin gatozkizue.
Metodologia: 4 orduko ikastaro honetan elkarren arteko gogoeta bultzatuko dugu, zuen seme-alabekin lantzen dugun materiala baliatuz. Horretarako ikasleekin lantzen diren jarduerak landuko ditugu.
Otsailak 28, LARUNBATA, goizeko 10:30-12:30
Gaia: ENPATIAREN PLUSA
Lekua: Ikastolako LIBURUTEGIAN
Ikastaro-emaileak: Unai Arellano eta Andoni Sagastibeltza
(DBHko Bizikidetza irakasleak)
Parte hartu nahi baduzu: Jardunaldia etapa guztietako (HH-LH-DBH) guraso guztiei zuzendua dago. Parte hartzeko asmorik baldin baduzu eman ezazu zure izena helbide elektroniko honetan: asagastibeltza@jasoikastola.net otsailaren 26a baino lehen
Saio hauek orain arte landutako irakaskuntzen jarraipena izanen dira. Oraindik ez bazara etorri … ANIMA ZAITEZ!
HAURTZAINDEGI ZERBITZUA IZANEN DA