Joan den astean DBHko 3.mailako ikasleek Flandeseko ikasleekin trukaketa izan zuten. Geel herritik etorritako 13 ikasle gure ikastolako beste 13 ikasleren etxeetan egon ziren aste osoan eta aukera izan zuten elkarrekin Nafarroako eta Euskal Herriko zenbait leku ezagutzeko. Iruñea ederki asko ezagutu zuten eta gure hiriko alde zaharrekin maitemindu ziren batzuk. Orreagan eta Auritzen ere egon ziren, han mamia deskubritu zuten eta ikaragarri gustatu zitzaien. Eta azkenik, Donostiara joan ziren, eta bertan aquariuma, Zurriola, Kontxa, Hondarreta, Alde Zaharra, Haizeen Orrazia eta abarrekin liluratuta geratu ziren. Jaso Ikastolako ikasleak apirilean joanen dira Flandesera, bertan Iruñean elkarrekin lantzen hasi ziren proiektua aurkeztuko dute. Proiektua Flandeseko eta Euskal Herriko herri kirolen inguruan izanen da.
Ziei e al snel vrienden! Laster arte lagunak!