Jaso Ikastola Erasmus + programan parte hartzen ari da datozen bi ikasturtetarako, 2015-2017. Urtarrilean, Rotterdam-en izan ginen aste betez programa garatzen eta oraingoan, apirilaren 17tik 23ra, Italiara goaz, Viterbo hirira.
“Teknologia berriak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan“ garatzea da proiektuaren helburua eta proiektuan 5 herrialdeetako ikastetxeekin batera ari gara (Turkia, Polonia, Hungaria, Italia eta Herbereheak).
Oraingoan Viterbora doazen gure DBH4ko ikasleak, Maider, Maite, Iban eta Sebas izango dira; beraiekin, Amaia eta Nerea ingeles irakasleak ere izango dira.
Jaso Ikastolan berrikuntza garatuz!