Jaso Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak ikastolan sortzen diren hondakinak aztertzen ari dira. Egunero ikastolan sortzen ditugun hondakinak, horien bilketa, gure ohiturak eta sortutako hondakin horien kudeaketa ikertzen ari dira hain zuzen ere.
Ekimena Iruñerriko Mankomunitateak martxan jarritako proiektu pilotu baten eskutik iritsi zitzaigun, EKOPLANA izenekoa. Plangintza edo ekimen honen bidez, ikasleek ikastolaren auditoretza egingo dute hondakinen gaiaren inguruan.
Hasierako fase batean, hain zuzen ere orain martxan dagoena, ikastolan sortutako hondakin kopurua eta hondakinen inguruko ohiturak lantzen ari dira. Horretarako, elkarrizketak egin dituzte, hondakinak pisatu eta geletako ohiturak behatzen ari dira.
Helburua hasierako fasearekin batera egoeraren diagnostiko bat egitea da. Ondoren, datuak izanik, ekintza eta proposamen zehatzak planteatzeko aukera izango dute. Bukatzeko, proposamen horiek edukiko duten eragina ebaluatuko dute.
Azken finean, ikasleak izango dira hondakinen inguruko gaietan ikastolaren helburuak eta ekintzak markatuko dituztenak. Ziur, oraingoa baino etorkizun jasangarriagoa irudikatzen dutela.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue sartu gure Jaso 2.0 atalean edo gure FLICKR galerian