Jaso Ikastola EsenRed (Red de Escuelas Sostenibles) sareko kidea da. Gure helburuetako bat da jasangarritasun baloreak eta ekimenak bultzatzea ikasle, familiak eta langileen artean. Ondorioz, gure ikastola jasangarritasunaren irizpidea aintzat harturik kudeatzen dugu, baina baita prozesu parte hartzaileak bideratzen ditugu Jaso Komunitateko kide guztiek jasangarritasun politiketan parte har dezaten.
Ekimen horien artean, DBH2ko ikasleak CONFIT (Conferencia Internacional de Jóvenes) proiektuan parte hartzen ari dira. Horietako batzuk beste zentroetakoekin batera aukeratuak izanen dira Nafarroa mailan. Argazkian, Nafarroako Gobernuko kideak gure ikastolan, proiektuan parte hartzen ari diren DBH2ko ikasleekin.
Formazioaren inguruko argazkiak Jaso 2.0 sailan ikus daitezke edota gure Flickr galerian