Noticias

Bizikleta Martxa: Ikastolen 50. urteurrena

Comparte en:

Dakizuenez, Nafarroako lehen ikastola, Uxue Ikastola, sortu zela 50 urte betetzen dira aurten eta hori ospatzeko, pedagogiarekin, kulturarekin eta kirolarekin lotutako hainbat ekintza antolatuko ditu Nafarroako Ikastolen Elkarteak. Horien artean, ziklo martxa bat antolatu da azaroaren 7an, laru​n​bata, eta horren amaiera Jaso Ikastolan izango da.

– Paz de Ziganda eta San Fermin Ikastoletatik ziklo martxa bana abiatuko dira goizeko 09:30ean.

– Iruñeko Kontsistorial plazan elkartuko dira bi Ikastoletako ziklo-zutabeak eta elkarrekin Jaso Ikastolaraino joango dira.

-Jaso Ikastolara 11:00-11:30ak inguru horretan iritsiko dira.

Bertan, jai giroa prestatu dugu: herri-kirolak, trikitilariak eta puzgailuak. Indarrak hartzeko hamaiketakoa ere izango da, txistorra eta sagardo kupela (helduentzat). 

Ekitaldia irekia izango da eta Jaso Ikastolako guraso eta familia oro gonbidatu nahi zaituztegu hurbiltzera eta disfrutatzera.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Agur bero bat.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…