Lehen Hezkuntzako 3. mailako bi taldeak Tafallako El Caserio gozoki lantegia bisitatu zuten azaroaren 12an. Gelan mundu zabaleko eta Euskal Herriko produktuak ikusten ari direnez, aitzakia ezin hobea izan zuten Tafallako lantegian gozokiak nola egiten dituzten ikusteko eta, nola ez, dastaketaren bat edo beste egiteko.
Arantxi Barandiaran eta Ana Larrañaga tutoreek esan digutenez, ikasleak oso zintzo ibili ziren eta primeran pasa zuten eguna. Parkeko argazkiak ikusi besterik ez dago: nork gozatu zuen gehiago, ikasleek ala irakasleek?