Noticias

Batek Daki! -Musikala- Arrakasta Donostian

Comparte en:

Joan zen ostiralean, gure ikastolako Antzerki Musikal Taldeak agur esan zion BATEK DAKI! -Musikala- ikuskizunari. Goizean 880 ikasleren aurrean antzeztu ostean, arratsaldean oso momentu hunkigarriak bizi izan ziren, bukaeran agurra eman baizitzaion taldetik ateratzen den lehenengo promozioari.

Maialen, Nerea, Miren, Miren, Xabi, Uxua, Saioa eta Maider, eskerrik asko zuen inplikazio, lana eta talentuagatik. Gure abestiak dioen bezala, «Gu garenaren zati bat hemen geratuko da».

img_6041

Pena handiz agur esan behar diogu BATEK DAKI! Musikalari eta lekua utzi dagoeneko prestatzen gauden musikal berriari. Adi egon hurrengo egunetan, izenburua publiko egingo baitugu.

Bitartean, BATEK DAKI! Musikalarekin gozatzeko aukera duzue youtuben. Ez ahaztu gure Antzerki Musikala sailan sar zaitezkeela aurreko urteetako bideoak eta kantak ikusi eta entzuteko.

 

 

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…