Noticias

Artea eta zientzia eskura

Comparte en:

Asko ikasteaz gainera, Jaso Ikastolako 6. mailako ikasleek «primeran» pasatu zuten urriaren bukaeran Hernanin eta Donostian egindako egunpasan. Goizean artea eta arratsaldean zientzia, ezin uka probetxu handia atera ziotela irteerari.

Jasoko neska-mutilak autobusez iritsi ziren Chillida-Leku museora, Dabid Albira eta Xabier Garcia de Euslate tutoreek lagunduta. Hernaniko lursail eder horretan Eduardo Chillida eskultorearen obra gertutik ezagutzeko eta «sentitzeko» aukera izan zuten. Eguraldi eguzkitsua lagun, Jaso Ikastolako ikasleak hiru taldetan banatu ziren, monitoreen azalpenak hobeto jarraitzeko. Aire libreko obra handiak ezezik, txikiagoak ere ikusi zituzten Zabalaga baserrian. Baserria bera ere (1543. urtekoa) ikusteko moduko artelana baita.

Ondoren, Donostiarako bidea hartu zuten Zientziaren Kutxagunea bisitatzeko. Lehendabizi erakusketa iraunkorra ikusi zuten, eta ez ziren batere aspertu. Erne ibili beharra zegoen, erakusketa «tranpaz» josita zegon eta. Elektrizitatearen sekretuak, lurrikaren mugimenduak, efektu optikoak,… Seigarren mailakoek denetarik probatu izan zuten; Dabid Albira irakasleak, berriz, nahi baino gutxiago, ez baitzion atsedenik eman argazki kamerari. Eguna bukatzeko, bi tailerretan hartu zuten parte: presio atmosferikoari buruzkoa bata, eta kimikaren magiaren gainekoa bestea.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…