Joan den apirilaren 24an, ostiralarekin, Artearen Historiako 4. mailako ikasle diren Edurne Beunza, Iker Otazu, Amets Rejas, Pablo Roncales (4A), Saioa Castillo, Jon Ferrero, Amaia Garcia, Jon Lekuona, Maitane Olza (4B) eta irakaslea den Joseba Arbaiza, irakasgai horrekin loturiko ateraldi bat egin zuten antzinako Nafarroako Erreinuko arte gotikoaren nukleora: Iruñeko Katedralera. Bisitaren funtsa zera zen: klasean ikasitako elementu artistikoak bertan, pare parean, ikustea eta aztertzea: kontrahormak, arbotanteak, pinakuluak, orratzak, arku zorrotzak, beirateak, eskulturak eta pinturak.
[sc:4dbhkatedrala ]