Hona hemen Axier Caminok egindako kronika.
Abenduaren 9-an, Gasteizera joan ginen kirol egokitua gehiago ezagutzeko
intentzioarekin. Gasteizko Lakua auzoan kokatuta dauden instalazioetan izan ginen eta egia
esan leku oso goxoa eta erakargarria iruditu zitzaidan. Bertara %33-ko ezgaitasunak dituzten
pertsonak joan ohi dira ariketa ezberdinak egitera eta aldi berean ongi pasatzen saiatzea.
Gure kasuan, Lander eta bere lagunek oso ongi gidaturik, kirol egokitu ezberdinak
ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan genuen.
Eguna oso goiz hasi genuen 8h00-tan abiatu ginelako Jaso ikastolatik Arabako
hiribururantz. 9h20 aldera iritsi ginen eta hango monitoreek aurkezpena egin ostean, gela
batean bildu ginen azalpen batzuk jasotzeko. Ondoren bideotxo bat ikusi genuen, oso
interesgarria iruditu zitzaidana eta nire ustez denek gustuko izan genuena: “el circo de las
mariposas”. Bertan gorputz adarrik ez duen pertsona baten istorio bat kontatzen da, amaiera
oso polit batekin. Ez dut gehiago azalduko ikusi ez duenarentzat intriga pixka bat uzteko.
http://www.youtube.com/watch?v=Sry7DacKtbk
Behin bideoaz disfrutatu ondoren, eztabaida txiki bat sortu zuen Luis monitoreak pelikulari buruz
egindako bi galderatxo erabiliz, horrela ikasleek haien ikuspuntua eman ahal izateko.
10h30-ak aldera, praktikatzen hasteko momentua iritsi zen. Taldea 5 azpi-taldeetan
banatu zuten eta talde bakoitza kirol bat praktikatzera joan zen. Leku bakoitzean 18 minutu
egon eta ondoren kirolez aldatzen ziren.
¸ 1.eremuan: Saskibaloia gurpildun aulkietan (Landerrekin eta Michaelekin)
Bertan Zuzenak saskibaloi taldeko jokalari baten presentziaz gozatu ahal izan genuen. Bere
izena Michael eta gurpildun aulkian jokatzen duen 1.mailako talde honetako jokalaria da
bera. Aldi berean, klaseko bost pertsona altxatzeko gai dela kontatu ziguten, paralimpiadetan
munduko 2. sailkatu zelako press-banca modalitatean (zilarrezko domina).
¸ 2.eremuan: Boleibol eseria (Luisekin).
¸ 3.eremuan: Boccia (Luisekin).
¸ 4.eremuan: Mahai teniseko 3 modalitate.
¸ 5.eremuan: Goal ball (Oskarrekin).
12h15-ak aldera, ikasle bakoitza posta bakoitzetik pasa ondoren eta barre on batzuk
egin ondoren, Gasteizeko egonaldiko azken txanpan sartu ginen. Monitoreek ikasleak 10
taldeetan banatu eta saskibaloiko partidutxoak egin genituen, kantxa osoa erabiliz eta
gurpildun aulkietan noski. Egia esan behar badut, neskak askoz hobe ibili zirela esan beharra
daukat, koordinazio eta trebetasun puntu handiagoa erakutsi zutelako. Irakasleok ere oso ongi
ibili ginen, batez ere saskibaloian, kar kar kar.
Azkenik, 13h25-etan, Zuzenak Fundazioari egindako bisita bukatutzat jo genuen, eta
gainera opari polit bat jasoz; 2008-ko Pekin-en jokatutako joko paralinpiadetako liburu dotore
bezain interesgarri bat. Espero dut guztiok irakurriko duzuela eta hurrengo klaseren batean
horko gauzak komentatuko dituzuela.
Bukatzeko, autobusean sartu eta Iruñeako bidea hartu genuen, Agurainen geldialditxo
bat eginez. Bertan trikuharri bat ikusiz bokatatxo bat jan genuen eta argazki dotoreak atera
genituen. Eguraldia eta duela urte asko egindako monumentu paregabe horrek asko lagundu
zuten batzuk jarri genituen nekatu aurpegiak disimulatzeko. A ze aurpegiak agertu diren
argazki batzuetan, kar kar kar.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu bertako langile guztiei jasotako tratuarengatik.