Noticias

Arteko Ikasleak Katedralean

Comparte en:

Aurreko astelehenean, Artearen Historiaren irakasgaian Iruñeko Katedrala bisitatzeko aukera eduki genuen. Bertatik bertara, gotikoaren inguruko arkitektura, eskultura eta pintura lantzeko aukera eduki genuen. Bertaratutako ikasle batzuen oharrak dituzue hemen:

Iruñeko katedrala ikusita, zer izan duzu gustukoen? (obra zehatz bat izan daiteke edota barnean aurki daitekeen gela bat, pertsonalki gustuko izan duzun edozer). Zergatik?

“NIre iritziz, gehien gustoko izan dudan partea barnean aurkitzen da. Gotikoaren inguruan asko ikasi dugu azkeneko bolada honetan eta kosta egiten zait gauza bakar batean erabakitzea, beraz, esango nuke Carlos IIIren sarkofagoa izango litzatekeela, bera eta bere emaztea espresibitate handiarekin eginda daudelako (nahiz eta emaztea nahiko idealizatua egon). Bestalde, ondoan dauzkaten apaingarri inguruan garrantzitsua iruditzen zait esatea interesgarria iruditu zaidala nola animaliak erabili dituzten bi pertsona hauek nolabait nolakoak ziren deskribatzeko”. MIREN LOPEZCaptura de pantalla 2016-05-04 a las 8.17.58

“Kanpai dorrera igo garenean, zeren bertatik katedral osoa ikusten genuen eta Iruñea”. SAIOA LARA

“Pertsonalki katedral ikusitakoa gustokoen izan dudana nabe zentralan dagoen, hilobia izan da Carlos III eta Leonor erregea eta erreginarenak izan da. Esan digutenez, Leonor hil zen hilobia egiten zuten bitartean eta erealismo puntu batzuk galdu zituan, eskuetan ikusten da. Aldiz, Carlos III ak errealismo hori bai zeukan. Arte hau, sinbolismoa dauka nagusi, hilobian buru gainean katedralaren zati bat dute, eta erregearen oinetan leoi bat. Leoia boterea esan nahi du. Erregina aldiz txakur batzuk ditu, hauek leialtasunaren esanahia dira”. MAITANE BALLESTERO

“Nire parterik gustukoena erdiko nabea izan da, teilatuan gauza polit asko zeudelako. Giltzarria eta bere ondoan dagoena dekorazioa gustukoa izan dut eta absidearen goiko partean zegoena asko gustatu zait, urdin­morea eta izarrez beteta dagoelako, Iruñeko katedrala hain iluna denez hori erraz ikusten da, beirate bat ez izan arren”. LORENA LIZARRAGA

“Gehien gustatu zitzaidan tokia dorrea izan zen Iruña osoa ikusi egiten zelakoz eta oso polita iruditu zitzaidalakoz.” ALEX GOMEZ DE SEGURA

“Txikiagoa nintzenean katedralean ego nintzen eta ez zitzaidan asko gustatu, baina, orain handiagoa naizela asko gustatu zait. Oso goiz ona pasatu nuen. Gehien gustatu zitzaidan lekua Maria kanpaia zegoen lakua izan zen, egia da, nahiko zaila izan zela iristea baina hara igota oso bista politak ikusi genituen eta gainera egon ginen leku batean oso preziatua, oso jende gutxi igo den lekua. Niri pertsonalki gehien gustatu zitzaidan lekua hori izan zen.” LORENA MARAÑON

 

Argazkiak gure Flickr galerian edota Jaso 2.0 atalean ikusi ditzakezue

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…