Noticias

Txangoa Atarrabiako Pilategira

Comparte en:

DBHko 3B gelako eta LHko 4. mailako neska-mutilak Atarrabiako Pilategian izan dira azken egunotan. Jakina denez, Atarrabiako pilategia edo trapu-errota erabat zaharberrituta dago eta ur museo bihurtu dute. Mazo zaharrak zaharberritu ondoren, aspaldiko mekanismoa martxan jarri zuten berriro eta gaur egun bisitatu nahi duten guztientzako zabalik dago, Ultzama ibaiaren ertzean.

DBHko ikasleak joan zen ostiralean izan ziren Atarrabiako Pilategian eta adi-adi entzun zituzten Aritz monitorearen azalpenak. Hark kontatu zien nola egiten zituzten jendearentzako oihalak pilategi zaharrean. Trapu-errotan, pitxer motz batek hartzen zuen ura ibaiko presatik, gero ataurre izeneko ur biltegi batean gordetzen zen eta, azkenik, ura hustubide batetik jauzten zen. Trapu-errota baino lehen, irin-errota izan zen XIII. mendeko eraikina. Pilategiaren funtzionamendua ezezik, Euskal Herriko jantziei buruzko erakusketa ere ikusi zuten Jaso Ikastolako ikasleek. Andoni Sagastibeltzak bueltan esan zigunez, 3B taldekoek goiz ederra pasatu zuten «giro euskaldunean».

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek bide bera hartu zuten astelehenean, Ana Larrañagak eta Arantxi Barandiaran tutoreek lagunduta. Jaso Ikastolako neska-mutikoek villavesa hartu zuten Iruñetik Atarrabiara joateko eta, Ana Larrañagaren arabera, «primeran portatu ziren, oso zintzo. Gainera, Atarrabiako txoko hori izugarri polita da, eguraldi ona izan genuen eta Euskal Herriko jantziei buruzko erakusketa ere oso interesgarria izan zen».

 

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…