Ingalaterratik Richard Chandler irakaslea etorri zaigu. Erretiratu berri da, eta hizkuntzetan aditua denez, Nafarroara etorri da euskara ikastera. Aste osoa eman du gurekin euskara praktikatzen, gainera hainbat eskola ingelesaz ere eman die DBHko irakasleei.
Berak azaldu digunez, emaztearen ama euskalduna zen, Lizarran zuen jaioterria, eta gerra zibila hasi zen eta, ihes egin behar zuen Ingalaterrara. Horrexegatik, hain zuzen ere, ikasi nahi du euskara, galdutako hizkuntza berreskuratzeko. Euskara eskola gutxi jaso badu ere, oso ongi moldatzen da.
Joan baino lehen, mezu bat utzi digu irakasleei zein ikasleei bideratua: ESKERRIK ASKO jaso duen harreragatik eta LASTER ARTE!
Ongi izan eta nahi duzun arte, Richi!