Noticias

Ostiralean 1937ri agur esango diogu Tuteran

Comparte en:

 

1937” Musikala Tuterako Gaztambide antzokian oholtzaratuko da heldu den Urriaren 5ean.

 

Goizeko emanaldia Nafarroako hegoaldeko 11 ikastetxe desberdinetako ikasleei zuzendua dago. Arratsaldean, publiko orokorrarentzat irekiko da (19:00). Euskarazko ikuskizun honetarako sarrerek 8 euro balio dute. www.castelruiz.es -en eskura daitezke.

 

1937 Barañaingo eta Baluarte Auditorioetatik igaro ostean, Jaso Ikastola Tuterara iritsiko da Nafarroako hegoaldeko ikasleei eta publikoari ikusikizuna eskeintzeko asmoz. Imanol Janicesen (Gorputz Heziketako irakaslea), Edu Sernaren (Ikastolako Orientatzailea),Irantzu Zabalzaren (LHko irakaslea) eta Nerea Martinezen (DBHko irakaslea) gidaritzapean, kurtso hasieratik lanean daramate.

 

Argia, Garcés de los Fallos (Tafalla), Murtxante, Ribaforada, IES Valle del Ebro, Benjamin de Tudela, Kaskante, Ablitas, Kastejon, Zintroñiko eta Tuterako Griseras dira emanaldia ikustera hurbilduko diren ikastetxeak. Kurtso hasieratik memoria historikoarekin lotutako unitate didaktiko bat garatu dute, eta 1937 Musikala ikustera joatea unitateari amaiera ematen dion jarduera da.

Bi dira unitate didaktikoan eta ondorioz, musikal honek ikuskizuneko pasarteen eta abestien bidez lantzen dituen baloreak: batetik,1937ko Gernikako bonbardaketako biktimei memoria eta omenaldia egitea eta, bestetik, ondokoarekiko elkarkidetasunak arazoei aurre egiteaari orduan duen balioa nabarmentzea.

 

Euskerak ere garrantzia du helburuak lortzeko prozesu honetan.Nafar Gobernuaren eskutik, Jaso ikastolak euskera bultzatu nahi du Nafarroako Foru erkidegoko hegoaldean, bertako biztanleriak euskarazko ikusikizunak ikusteko dituen aukerak hobetzeko asmoarekin.

SINOPSIA

Gernikako antzerki konpaniak Musikal bat sortu nahi du 1937ko bonbardeaketan hildakoei omenaldi bat egiteko asmoarekin. Mikelen beharra, eta Madalen eta Maitederren ametsak kolokan jarriko dira entsaioetan zehar. Ez da dirudiena bezain erreza.

 

Bi dira istorio honetan nagusiki aurkezten diren mezuak:

 

  1. 1937ko bonbardeaketako hildakoei memoria eta omenaldia.

 

  1. Ondokoarekiko elkarlkidetasuna arazoen aurrean.
Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Noticias

Noticias relacionadas

PULUNPA. PALABRAS DEL DIRECTOR

PULUNPA. PALABRAS DEL DIRECTOR

Bueno amigos, en la ikastola Jaso tenemos bien cogida la marcha de comienzo de curso…
ÚLTIMA OPORTUNIDAD PARA VER SUTAN-Musikala- EN IRUÑA

ÚLTIMA OPORTUNIDAD PARA VER SUTAN-Musikala- EN IRUÑA

Mediante estas líneas queremos invitaros a que el próximo 11 de octubre acudáis en familia…
Saludo del nuevo Director: Unai Arellano Lakabe

Saludo del nuevo Director: Unai Arellano Lakabe

Para iniciar este nuevo curso 2022-2023 Unai Arellano Lakabe, nuevo director de Jaso Ikastola, nos…