DBH 2. mailako ikasleek NATURART proiektuan lanean jarraitzen dute. Proiektu honetan, material natural edota birziklatuak erabilita 120m2ko lorategi bat diseinatzen ari dira. Horretarako, Orkoien udalerriko lorezainen laguntza izan zuten atzo, Eva eta Julen. Beraien lana eta eskarmetuarekin, ikasleek beraien proiektuak hobetzeko aukera izan zuten. Ikastolatik diseinu bakarra aterako da eta ikasleek, Iruñeko Ziudadelan lorategi hori egingo dute lorezainen laguntzarekin. Eskerrik asko Eva eta Julen!