Noticias

Igandean, denok Atarrabiara

Comparte en:

Nafarroa Oinez-en 30. ekitaldia igandean ospatuko da, Atarrabian. Paz de Ziganda ikastolak egitarau erakargarria antolatu du, adin eta gustu guztiak asebetetzeko modukoa. Ibilbideak 6 kilometro eta bost gune izanen ditu, eta  100dik gora ekitaldi. Ikastolen festa handirako egueraldi lehorra eta freskoa iragarri dute. Aitzakiarik ez, beraz, bertan ez agertzeko. Ibilbidea, egitaraua eta azken orduko berriak www.nafarroaoinez.net weg gunean topatuko dituzue.

Jaso Ikastolaren txandei dagokienez, bezperakoak beteta daude, ez ordea igandekoak. Oinez egunean tabernan aritzeko jende gehiago behar dugu; txanda 9:30etatik 16:30ak bitartekoa izanen da. Animatzen bazarete, ikastolako idazkaritzan, telefonoz edo posta elektronikoz eman dezakezue izena, 948 250546 zenbakira deituta edota jaso@ikastola.net helbidera idatzita.

Jakina denez, Paz de Zigandak Lodosako ikastolarekin partekatuko ditu aurtengo Nafarroa Oinezen irabaziak. Ibaialde ikastola larri dabil; horregatik, irabazien %20 jasoko du, laguntza moduan.

Nafarroako ikastolak laguntzeko makina bat modu dago, eta Oinez basoa da guztien artean «berdeena». Euskararen basoa iaz landatu zuten Arbizu ondoko lursail batean, eta piskanaka hazten ari da. Basoak bost mila arbola baino gehiago ditu, eta orain arbolak babestuko dituen jendea lortzea da kontua. Familia bakoitzak zuhaitz bat babes dezan edo inguruko norbaiten babesa lor dezan proposatu du Oinezeko anolakuntzak. Horregatik, Jaso Ikastolako partaide zareten familiek bono bana jasoko duzue etxean Oinez basoa babesteko. Bono bakoitza 20 eurokoa da (20 euro horietatik bi norberaren ikastolarentzat dira). Bonoa etxekoek eros dezakezue, eta beste norbait lor dezakezue zuhaitza babesteko. Babesik lortzen ez bada, bonoa itzul daiteke. Edonola ere, urriaren 22rako ikastolako idazkaritzan utzi behar duzue dirua edota saldu gabeko bonoa. Zalantzarik izanez gero, ikus xehetasunak www.oinezbasoa.com helbidean. 

Atarrabiako festa amaitu bezain laster Tafallako ikastolak hartuko du Paz de Zigandaren lekukoa. 2011ko Oinez urruti dagoela iruditu arren, Nafarroako Kutxako bezero bazarete oraintxe duzue zuen sosak ikastolen alde bideratzeko aukera. Nafarroako Kutxako bezeroek hamaika egitasmo dituzte aukeran, Nafarroa Oinez horien artean. Oinezek 12.029 kodea du Nafarroako Kutxan. Bezero bazara, kontuan izan zure aukera egiteko orduan eta, bezero ez bazara, eman aukera honen berri ezagutzen dituzun bezeroei, Tafallako ikastolarentzat berebiziko garrantzia baitu.

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…