Noticias

Iruñeko erraldoiekin

Comparte en:

Haur Hezkuntzako 2. mailako neska-mutikoek bisita egin diete Iruñeko erraldoi, buruhandi eta zaldikoei. Ikasle gutxi batzuk beldurrez joan badira ere, berehala ulertu dute ez zegoela ikaratzeko arrazoirik, eta Espe Atxa eta Jone Iribarren tutoreekin batera dantzan eta irribarrez bukatu dute bisita.

Jakina denez, erraldoiak eta buruhandiak Sanferminetan eta egun seinalatuetan soilik ibiltzen dira Iruñeko karriketan barna. Urtean zehar autobus geltokian aterpetzen dira eta hantxe izan dira, hain zuzen ere, Jaso Ikastolako 4 eta 5 urteko ikasleak. Virginia Albira ipuin kontalariak Iruñeko erraldoiei buruzko zenbait kontutxo esan dizkie. Horrela jakin dute errege-erregin bikoteak Tadeo Amorena eskultoreak egin zituela, Iruñeko Udalaren enkarguz, duela 150 urte. Interesgarriena, hala ere, erraldoien gona azpian egindako «ikerketa lana» izan da. Ondoren, konpartsako kide batek zaldikoen janzkeraren sekretu guztiak erakutsi dizkie Jaso Ikastolako umeei. Eta, bisita bukatzeko, aire-aire…

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…