DBH 4. mailako «Kultura Klasikoa eta Latina» irakasgaia lantzen duten ikasleek bisita gidatua antolatu zuten Iruñeko Alde Zaharretik. Erromatarrek Iruñean utzitako arrastoak eta aztarnak ikertu eta ikastolan jarrita dagoen erakusketa txiki batera eraman dute beraien lana. Asteazkenean, bertatik bertara aztarna batzuk ezagutzeko eta interpretatzeko aukera izan zuten.