Noticias

Familia osoa euskalduntzen

Comparte en:

Gutxi dira, baina oso motibatuta daude eta zintzo-zintzo etortzen dira ikastolara euskara ikastera. Ikasten hasteko ez baitago adinaren aitzakiarik. Gogoa eta astia izatea da kontua. Astean hiru orduz aritzen dira Izaskun Relloso, Guillermo Laguardia, Ana Urteaga eta Valentin Belasko gurasoak eta Asun Oiarbide, gure ikasleetako baten amona. Asteazkenero eta ostegunero etortzen dira Jaso Ikastolara, orduz kanpoko ekintzen baitan antolatutako euskara eskolak jasotzera. Helburua: seme-alabekin euskaraz komunikatzea eta etxeko giroa euskalduntzea.

Erkuden de Andres dute irakasle. Erkuden eskarmentu handiko irakaslea da, urteetan AEKn ibilitakoa, eta hasieratik garbi izan du zein zen lehentasuna: «Gurasoen eta umeen arteko euskarazko komunikazioa da lortu nahi duguna. Horregatik, saioetan batez ere mintza-praktika egiten dugu, eta kontuan izaten dut seme-alabak zer ari diren ikasten ikastolan. Haien programazioa aintzat hartuta prestatzen dut gurasoena. Umeak gorputz atalak ikasten ari badira, adibidez, guk ere gorputz atalak ematen ditugu»

Ikasturtea hasi zenetik, gurasoak seme-alabekin elkartzeko asmoa eta gogoa zuen Erkudenek. Piska bat itxaron behar izan du, gurasoek mailatxo bat izan zezaten. Lehen topaketa joan zen ostegunean izan zen. Elkarrekin ikasten eta jolasean aritu ziren denak: iloba, seme-alaba, guraso nahiz amona. Gazteenak irakasle bihurtuta, zaharrenak apal-apal haiei galdezka: «Nola esaten da oveja euskaraz? Eta urtaroak?».

«Ikasleak oso motibatuta eta gustura ari dira, eta neu ere bai», esan zigun biharamumean Erkudenek. Hutsetik hasi ziren eta ederki ari dira, ederki ari direnez. Eskolak Jasetxe izeneko gelan ematen dituzte, ikastolaren behe aldean, 18:30etik 20:00etara. Irakasleak pena bakarra du: hain ikasle gutxi izatea. Sei lagun hasi ziren azaroan, baina batek utzi egin du, denera iritsi ezinik.

Ez ote da beste inor animatuko? Euskara ikastea ez da soilik umeen kontua.

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…