Udaberria, inoiz baino koloretsuago, ikastolara iritsi zaigu. Baratza prest dute haur hezkuntzako lagunek. Txorimaloak ere adi, baratza zaintzen. Letxuga eta marrubi gozoak hazten ari zaizkigu, pazientziaz. Ureztatu, konpostarekin ongarritu eta mimo handiz zaintzen ditugu. Gora Jasoko nekazariak!
Haur Hezkuntzako sarreran ere, ikastolako hormak biziberritu ditugu! Lorategi bertikala sortu dugu: birziklatua, koloretsua eta elkarlanean egindakoa. Plastikozko botilei bizia luzatu, berrerabili eta loreez jantzi ditugu. Mila esker Kiko!