Gaur goizean, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelakoak motxila hartuta Noiango
Zentzumenen Parkera abiatu gara eguraldi zoragarriaz gozatzeko …
Autobusetik jaitsi bezala zentzumenekin jolasteko eremuan murgildu gara, ikusmena,
usaimena, ukimena, dastamena sentitzeko aukera ematen duen parkea. Baratza ez zen
falta, letxugaz beterik, baten bat hartzeko eta etxera eramateko gogoa ematen zuen …
Toki paregabea iruditu zaigu bere bideetan zehar paisaiaz gozatzeko! Udaberriko
koloreekin, landareen usainarekin, uraren soinuarekin, baita oilarraren
kukurrukuarekin …
Gosetu garenean, belardian eseri eta patxadaz gosaldu dugu etxetik ekarritako bokata.
Mmmmm! Ze goxoa! Ura ere ederki sartzen zen!
Palak, kuboak, baloiak, sokak, oihalak, saltoka, korrika, zilipurdika … Jolasean berehala
joan zaigu goiza!
Ikusi-ikusi argazkiak …