LH 1.mailako ikasleek Denboraren makina egin dugu eta berarekin bidaia zoragarriak egiteko asmoa dugu. Makina egiteko etxetik zenbait materiala bildu eta lanean hasi gara.
Denetariko gauzak erabili ditugu: tutuak, kaxak, sokak, kapsulak, tapoiak eta abar.
Lan handia egin dugunez, denon artean makina zoragarria sortu dugu eta zuek ere ikustea nahi dugu. Polita ezta?