Noticias

Kantuan eta eskean ibili dira txikienak

Comparte en:

Santa Ageda bezperan usadio denez, Jaso Ikastolako ikasle gazteenak gelaz gela ibili dira gaur goizean, ohiko koplak abesten eta eskean. Abesten baino gehiago, makilak astintzen dira iaioak bi urteko neska-mutilak, eta horretan ibili dira batez ere.

Lehendabizi Haur Hezkuntzako geletara joan dira, gero Lehen Hezkuntzara eta azkenik DBHra. Guztietan jaso dute txalo zaparrada eta opari mordoa. Izara berehala bete dute gozokiz eta marrazkiz. 

Bi urteko ikasleen irakasleek eta laguntzaileek ere  eztarriz sano dabiltzala erakutsi digute,  eta atsedenik hartu gabe aritu dira abesten. Bai haiek baita txikiek ere neka-neka eginda bukatu dute goiza, protagonista izatea oso nekagarria baita. Gelara itzultzean izan dute saririk, ordea: gozoki mordoa aukeran.

Argazki guztiak ikusteko, partekatzeko edota deskargatzeko, sar zaitezte MobileMe galerian edo Flickr-en.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…