Aurreko astean Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek idazle batekin topaketa izateko aukera
izan zuten. Juan Kruz Igerabide etorri zitzaigun liburutegira eta ordu betez kontu kontari aritu zen. Lamiei buruzko istoria harrigarria kontatu zigun.
Bere liburuak ezaguteko aukera paregabea izan zen eta, bidenabar, batzuk, sinatu zizkigun.
Ikastolako liburutegian berak idatzitako hainbat liburu dugu:
Pipitaki, Amilami, Joxe Panpin saltzaile fin, Mintzo naiz ixilik, Jonasen pena eta abar luzea.