Noticias

JASO HELBURU. AITZINATZEEN ETA ONDOKO URRATSEN INGURUKO INFORMAZIOA

Comparte en:

Joan den apirilean, JASO 2018 ekimenaren gaineko informazioa eman genizuen. Oraingoan, aitzinatzeen berri emanen dizuegu.

  1. Bilera informatiboa

Jaso komunitateko 80 lagun inguru bildu genituen proiektuaz mintzatzeko eta parte hartzera gonbidatzeko.

1

  1. Ekimen honi izen bat jarri diogu: JASO HELBURU 2018. Zer dela eta JASO HELBURU?

Funtsezkoak diren bi kontu ongi uztartzen dituelako. Alde batetik, edozein erakundek helburuak ezarri behar dituelako; eta bertzetik, garbi uzten duelako Jaso bera dela azken xedea, bere ahaleginen eta helburuen gidari diren eginkizun, ikuspegi eta baloreak dituen komunitatea, finean.

 

  1. Hiru bertsiotan emaniko logoa sortu dugu, zeinak lagundu eginen baitigu ondoko urteetan garatuko dugun ekimen honetan; hortaz, logo horren bitartez, aiseago identifikatuko dugu delako iniziatiba.

Captura de pantalla 2015-06-05 a las 13.04.43

 

6

 

 

Zer adierazi nahi du logoak? Bere sortzailea den Koldo Aiestaranen hitzetan, ikastolako aita eta Errektoretza Batzordeko kidea bera, “2018. urtean Ikastolako armarriaren zati bat pertsona bilakatua, besoak eta buruak altxatuak. Helburua lortzen denean egiten den keinua adierazten du”.

 

  1. Egoeraren diagnostikoa egin dugu, AMIA delakoa (ahuleziak, mehatxuak, indar-guneak eta aukerak).
  1. Zeregina, ikuspegia eta balioak berrikusi ditugu, gure planteamendu instituzionalak eguneratzek3o asmoz.

SAKATU HEMEN

  1. Jaso ikastolako gurasoek eta profesionalek osaturiko taldeekin egin ditugu lan-bilerak.

Hona ezaugarri batzuk eta lorturiko zenbait emaitza:

75 lagunek baino gehiagok parte hartu dute talde hauetan (35 guraso, 35 profesional eta aldi berean ikastolako ama eta profesionala den pertsona bat).
Errektoretza Batzordeko kideak aritu dira talde horien koordinazio lanetan, erran nahi baita, aita-amak ibili dira buru-belarri talde horien lana koordinatu, erraztu eta zuzentzeko asmoz, eta Pello Yaben aritu da denen koordinatzaile nagusi gisa, bera baita Jaso Helbururen lehen urratsen gidari eta kanpo-hornitzaile.4

 

  1. Talde bakoitzak bi orduko 3 lan-bilera egin zituen, eta horien ondotik ondoko 6 arloekiko lan plan baten zirriborroa zehaztu dute:
  1. Eredu pedagogikoa
  2. Euskara eta eleaniztasuna
  3. Giza Baliabideen (GGBB) antolaketa eta garapena
  4. Ekonomia, zerbitzuak, baliabideak eta iraunkortasuna5
  5. Jaso komunitatea
  6. Gizartea eta aliantzak
  1. Talde hauen emaitzak kontuan hartuko dira ondoko hiru ekinbide nagusietan:
  • 15-16 ikasturterako hobekuntza planean aintzat hartuko diren epe laburrerako iradokizunak
  • Errektoretza Batzordeak eta zuzendaritza taldeak etorkizuneko planei begira kontuan hartuko dituen epe ertain zein luzerako iradokizunak.
  • Zehaztuko dugun plan estrategikoaren ardatz diren ekintza estrategiko nagusiak.

Zeintzuk izanen dira hurrengo urratsak?

  • Ondoko bi asteetan, proiektuaren kooordinatzaile nagusiak eta Errektoretza Batzordeko kideek proiektu bakar batera ekarriko dituzte lan talde guztiak, eta horixe izanen da heldu diren hilabeteetan landuko den zirriborroa.
  • Ekainaren 16an, Errektoretza Batzordean aurkeztuko da.
  • Azkenik, Jaso Ikastolako familiak eta profesionalak gonbidatu nahi zaituztegu ekainaren 18an eginen den proiektuaren aurkezpenera.

Hemen dituzue Jaso Helburu proiektuaren aurkezpenaren zenbait xehetasun:

  • Eguna: ekainak 18
  • Ordua: 00
  • Lekua: Jaso ikastolako instalazioak
  • Gonbidapena: Jaso komunitatea osatzen duten familia eta profesional guztiak
  1. Gai-zerrenda:

                 

  • Proiektuaren aurkezpena bere hasierako fasean
  1. Hurrengo urratsen azalpena
  • Parte-hartzaileei aperitiboa

 

Informatzen jarraituko dugu. Esker mila aunitz!

Jaso Ikastolako Errektoretza Batzordea.                             

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…