Urtero bezala aurten ere Iruñerriko hiru ikastolen artean Udaleku irekiak antolatuko ditugu. Uda honetan txandaka, Paz de Zigandan eta San Ferminen izango dira, Jasoko ikasleei ere irekia. Mezu honekin batera doan dokumentuetan duzue xehetasunak baina laburbiduz hauek dira zehaztasunak:
-
Jolasaren bidez, euskara eta balio hezitzaileak sustatzea.
-
Haurrari ikasteko askatasuna eskaintzea, norbere muga eta beharrak aintzat hartuz.
-
Haurraren parte hartzea oinarri izatea. Haurrari hitza eman eta entzutea, entzute aktibo eta enpatikoa.
-
Haurraren denbora errespetatuz, haurraren autonomia garatuko den espazio bat sortzea.
-
Ondo pasatzea, euren kabuz jolasteko baliabideak jasotzea.
Enjoy English San Fermin Ikastolan
Adin tartea: HH3-LH5
Noiz: ekainaren 24tik uztailaren 5era. 9:30etik 13:30era (8:00etan haurtzaindegi zerbitzua).
Prezioa: 200€ bi aste derrigor.
Matrikulatzeko azken eguna: maiatzak 24
Udalekuak (euskaraz) Paz de Zigandan.
Adin tartea: HH3-LH3.
Noiz: ekainaren 24tik uztailaren 5era. 9:30etik 13:30era (8:00etan haurtzaindegi zerbitzua).
Prezioa: 110€ (aste bat ere egin daiteke).
Matrikulatzeko azken eguna: maitzak 3.
IZEN EMATEA ON-LINE:
https://www.aisialdia.eus/udaleku-matrikula