Noticias

Ikastolara taxiz

Comparte en:

Autobusez, oinez, bizikletaz, autoz,… Etxetik ikastolarako joan-etorria egiteko hamaika modu daude, eta Jasoko ikasleek guztiak ezagutzen zituztela uste genuen, harik eta ikastolaren atarian taxi dotore bat agertzen hasi zen arte. «Eta nortzuk dira goizero taxiz etortzen diren horiek?», galdetuko zuen batek baino gehiagok ikasturte hasieran.

Ez, ez dira Nafarroako errege-erreginak, ezta markesaren seme-alabak ere, Beriain-Noain-Zizur-Barañain ibilbideko ikasleak baizik. Kontua da azken bi urteotan mikrobus batek egiten zuela ibilbide hori, baina aurten zazpi ikaslek baino ez dute izena eman. «Garbi zegoen ezin genituela zerbitzurik gabe utzi, baina zazpi lagunekin ere ezin genuen mikrobusa mantendu», azaldu digu Elena Ronkal zuzendari kudeatzaitzeak, «Nafarroako Gobernuan galdetu genuen ea zer egiten zuten horrelako kasuetan, eta herri txikietan taxiak erabiltzen zituztela erantzun ziguten».

Batean eta bestean galdetu ondoren, Mendillorrin bizi eta Noaingo aireportuan lan egiten duen taxi-gidari batekin jarri zen harremanetan Jaso ikastolako zuzendaritza. Taxi-gidariak Pedro du izena, eta taxia erabiltzen duten zazpi haurrak eta haien gurasoak pozarren daude harekin, luxuzko zerbitzua eskaintzen baitie. Taxian zer moduz galdetu eta «primeran» erantzun digu Xabier Preciado 6. mailako ikasleak. Txikiak ere gustura asko etortzen dira «monolumean», Iker Aramendiak esaten duen moduan. Pedrok goizero ekartzen ditu (Taxoaren ere sartzen da ikasle bat hartzeko), eta arratsaldero haien zain egoten da berriro etxera eramateko. Aste honetan bost «bezero» besterik ez ditu izan, Iker eta Irune gaixo egon direlako, eta ohiko tratu beroa eman die. Beldur piskat ere bada ikastolan, ikasle hauek ez ote diren gaizki ohitzen ariko. Ikusiko dugu nola hartuko duten noizbait berriro autobusa hartzea egokitzen bazaie…

Gaur egun Jaso Ikastolako 116 ikaslek erabiltzen dute garraio zerbitzua, guztiak Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzakoak. DBHko ikasleak beren kabuz etortzen dira ikastolara, villavesaz, oinez, bizikletaz eta gurasoek autoz ekarrita. Izan ere, ikasleen erdia baino gehiago ikastolatik gertu samar bizi dira (Mendebaldean bertan, Ermitagainan, Barañainen edo Etxabakoitzen).

Urrutiago bizi direnen joan-etorriak egiteko lau ibilibide ditu antolatuta Ikastolak. Taxiak egiten duena eta Mendillorritik, Burlatatik eta Txantreatik abiatzen direnak. Beste hiru ibilbide hauek autobusez egiten dira. Jendetsuena, dudarik gabe, Txantrea-Arrotxapea-Antsoain-Berriozar-Sanduzelai ibilbidea da: 65 ikaslek erabiltzen dute. Guztiak ez zirenez autobus bakarrean sartzen, aurten beste mikrobus bat kontratatu du Ikastolak. Ez da aurtengo nobedade bakarra izan: autobusetako bat Sarrigurenen sartzen hasi da, bi eskaera zeudelako eta pentsatzekoa delako datozen urteetan eskaerak gora egingo duela.

Garraio zerbitzua erabiltzen duten ikasleek hilean 50 euroko kuota ordaintzen dute, hamaika hilabetez, eta laguntzaileak izaten dituzte bai autobusean igotzeko, bai jaisteko eta baita ibilbidean zehar ere. Lurdes Agirre, Ana Ibarra, Amaia Lasarte, Amaia Azkona eta Idoia Moneo aritzen dira autobusetan, eta ikastolara iristen direnean Luis Mari eta Birjinia idazkaria ere hurbiltzen dira haiei laguntzera. Esku guztiak beharrezkoak izaten baitira hainbeste ume eta autobusekin.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…