Ikasturte hasieran zinemara euskarazko pelikula bat ikustera joateko gonbidapena jasotzean, ikasgelan zinema gaia lantzea proiektu oso interesgarria eta motibagarria izan zitekeela pentsatu genuen . Proiektu honi esker gidoien idazketa, gorputz adierazpena, ahotsa, keinu erabilpena, Ikus-entzunezkoen erabilera … bateratu ditzakegu eta esperientzia zoragarri honekin guztiak aberastu.
Gaur ikastolako musikaleko kide batzuk izan ditugu bisitan, zuzeneko bizipen oso aberasgarria izan dena. Gure proiektu honetarako izugarrizko ekarpena.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.