Noticias

Gosari osasungarria

Comparte en:

Jaso Ikastolako 4. mailako ikasleek gosari osasungarria hartu dute gaur ikastolako jantokian bertan. Laranja-zukua, esnea eta ogi xigortu berria gosaltzeaz gainera, gaiari buruzko azalpenak entzuteko aukera izan dute, Gosaldu, egunero osasun-programaren baitan.

Ekimen hau joan zen ikasturtean abiarazi zuen Iruñeko Udalak, haurrengan gosari osasungarria hartzeko ohitura bultzatzeko. Iruñeko Udalak elikadura-ohiturei buruz egin zuen azken inkestaren arabera, 8tik 12 urtera bitarteko haurren artean % 25ek bakarrik hartzen du bere adinari dagokion gosari orekatu eta nahikoa. Are gehiago, nerabezarora iristean inkestari erantzun ziotenetatik % 8k esan zuen ez duela gosaririk hartzen ikastetxera joan baino lehen. Ohitura zabalduena da gosari arin bat hartzea, eta gero, hori osatzeko, hamaiketakoa hartzea, jostaldian. Baina ordura arte, energia falta nabari dute ikasle askok.

Laugarren mailako neska-mutikoek zintzo hartu dute gosari osasungarria, nahiz eta gehienek ez duten esne hutsa hartzeko ohiturarik. Alferrik aritu dira Cola Cao edo Nesquik eskatzen, gaur ez baitzegoen kakaorik esnea gozatzeko, eta batzuek kostata bukatu dute esne katilukada (ez da hala, Xiker?).

Gosaldu, egunero egitasmoko ordezkariak ikasleei azaldu dienez, gosari osasungarri batek gutxienez hiru osagarri izan behar ditu: esneki bat (esnea, jogurta edo gazta), zereal edo labore bat (ogi xigortu berria edo gailetak, adibidez) eta garaiko frutaren bat. Eta garrantzitsuena: egunero gosaldu behar da eskolara joan aurretik, bestela ez baitugu behar bezala ikasteko eta jolasteko indarrik izango.

Iaz Iruñeko 38 ikastetxek hartu zuten parte programa honetan eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 1.825 ikaslek bete zuten banatu zitzaien inkesta. Inkestaren arabera, adin honetako haurren % 4k ez dute gosaltzen eskolara joan baino lehen, eta % 27k beren kabuz prestatzen dute gosaria. Iruñeko Udalaren arabera, haurren %30ek bakarrik hartzen dute gosari oso eta orekatua.

Gaiak badu loturarik laugarren mailako ikasleak gelan ikasten ari direnarekin. Tutoreek esan digutenez, gizakien gihar-sistema, hezurdura eta elikadura aztertzen ari dira klasean. Horregatik, ekimen ezin aproposagoa iruditu zitzaien gosari osasungarriena.


Argazki guztiak ikusi, deskargatu edo partekatzeko, sar zaitezte MobileMe galerian edo Flickr-en.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…