11 egun euskaraz
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.
Nola egingo dugu?
Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:
Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…
Horretarako, herriz herri antolatu gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Euskaraldirako sustatzaileetako bat Euskal Herriko Ikastolen Elkartea (EHIE) da eta Jaso Ikastolako komunitatean, Euskaraldia martxan jarri nahi dugu.
Informazio gehiago hemen: https://euskaraldia.eus