Noticias

Etorri gurekin la Moreara

Comparte en:

LOGO La moreaHeldu den Maiatzaren 23an La Morean izanen gara INVOC4TIUM -Musikala- promozionatzeko asmoarekin. Haiengana joan ginen bertan ekitaldi bat egiteko asmoarekin, eta izugarrizko harrera ona izan dugu haien partetik sekuleko eskeintza ona eta aukera paregabeak eskainiz, eta beraz, bertan egingo dugun ekitaldi horretara gonbidatu nahi zaituztegu.

Ikastolarako izugarrizko publizitatea izanen da, egunkarian ere aterako baitute la Moreakoek. Musikaleko pasartetxo batzuk ikusi ahal izango dira bertan.
Hona hemen datuak:
Noiz: Maiatzak 23, Larunbata
Non: La Morean, parkinetik igo bezain pronto dagoen kafetegia eta igogailuaren arteko plazan.
Ordutegia: 18:00, 18:30, 19:00, 19:30 eta 20:00 (5 pase)
Eta ezin bazara etorri… gogoratu gurekin bilera bat duzula heldu den Ekainaren 12an Baluarte antzokian arratsaldeko 20:00tan. Gogoratu sarrerak www.baluarte.com , ikastolako idazkaritzan eta La Moreako zonalde kulturalean dituzula salgai.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…