Noticias

EKOPLANA gure hondakinak murriztu eta hobeto kudeatzeko

Comparte en:

Jaso Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak ikastolan sortzen diren hondakinak aztertzen ari dira. Egunero ikastolan sortzen ditugun hondakinak, horien bilketa, gure ohiturak eta sortutako hondakin horien kudeaketa ikertzen ari dira hain zuzen ere.IMG_5733

Ekimena Iruñerriko Mankomunitateak martxan jarritako proiektu pilotu baten eskutik iritsi zitzaigun, EKOPLANA izenekoa. Plangintza edo ekimen honen bidez, ikasleek ikastolaren auditoretza egingo dute hondakinen gaiaren inguruan.

Hasierako fase batean, hain zuzen ere orain martxan dagoena, ikastolan sortutako hondakin kopurua eta hondakinen inguruko ohiturak lantzen ari dira. Horretarako, elkarrizketak egin dituzte, hondakinak pisatu eta geletako ohiturak behatzen ari dira.

Helburua hasierako fasearekin batera egoeraren diagnostiko bat egitea da. Ondoren, datuak izanik, ekintza eta proposamen zehatzak planteatzeko aukera izango dute. Bukatzeko, proposamen horiek edukiko duten eragina ebaluatuko dute.

Azken finean, ikasleak izango dira hondakinen inguruko gaietan ikastolaren helburuak eta ekintzak markatuko dituztenak. Ziur, oraingoa baino etorkizun jasangarriagoa irudikatzen dutela.


Argazki gehiago ikusi nahi badituzue sartu gure Jaso 2.0 atalean edo gure FLICKR galerian

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…