Noticias

DBH 1. mailako ikasleak Donostia Zinemaldira!

Comparte en:

Ostegunean, irailaren 15ean, DBH 1. mailako ikasleek, Txane, Izaskun eta Nerea irakasleekin batera, Donostia aldera jo zuten, Zinemaldira, hain zuzen ere.

 Mafre Fundazioak Zinemaldiarekin elkarlanean “Zinema estudio txikia” programaren barruan hainbat ekintza antolatu ditu haurrentzat. Gure ikasleek antolaturiko tailer batean parte hartu zuten: “Nola bihurtu haragizkoa paperezko pertsonai bat” .

Aipatutako tailerra Patxi Zubizarreta idazleak bideratu zuen. Idazleak azaldu zien ikasleei nola ekoizten duen pertsonaia bat, nola ematen dion pertsonaiari nortasuna,  marrazkilariekin lagunduta, eta azkenean nola  egiten duen pertsonai hori  filma batean agertzeko.

Ikasle eta irakasleak gustura egon ziren.  Aprobetxatu zuten Donostian zeundela Zinemaldiaren giroan murgiltzeko. Ez dakiguna da ea zeluloidearen izarraren bat ikusi ote zuten . Hau da inbidia hau!

 Ekintzari buruz gehiago jakiteko hona hemen esteka: «Zinema estudio txikia»

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…