Lehen Hezkuntzako bigarren mailako neska-mutikoek dantzaldi ederra eskaini dute, Letizia Salcedo musika irakaslearen gidaritzapean. Emanaldia bi aldiz egin dute, gainera: goizean Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleen aurrean, eta arratsaldean gurasoen aurrean. Bigarren mailako ikasleak mozorroturik aritu dira, eta denetarik dantzatu dute: inauteri giroko dantzak, pirata dantza, baita Riau-riaua bera ere.
Argazki guztiak ikusteko, sar zaitezte MobileMe galerian edo Flickr-en.