Noticias

BERTSOLARITZA LH 6.MAILAN

Comparte en:

Aurreko ikasturtean hasi ginen LH6. mailan, EKI proiektuaren barruan, bertsolaritza lantzen Nafarroako Bertsozale Elkarteko laguntzaz. Ikasturte honetan ere, lehenengo hiruhilekoan hasitako ibilbideari amaiera eman diogu aste honetan izandako bertso saioan. Bertan, gure ikasleek ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera izan dute ikastolako “plazan”, eskakizun handiko publikoaren aurrean; beraiek.

Gure LH6. mailako ikasleek, prestakuntza honen bidez baliabideak eskuratzen dituzte ikasgelan bertsogintza landu ahal izateko. Izan ere, komunikazio gaitasunak –bereziki mintzamena eta hizkuntzaren berezko erabilerak– garatzeko tresna eraginkorra da bertsolaritza. Hala, beren buruarengan konfiantza eta segurtasuna har dezaten baliagarri suertatzen da. Modu berean, komunikazioa hobetu eta hitzezko jarioa fintzeko erraminta indartsua da bertsoa.

Gainera, arlo kurrikularra amaituta, hemendik aurrera bertso tailerrean parte hartzeko aukera eskaintzen zaie eta taldetxo bat arituko da orduz kanpoko ekintza bezala bertsogintza lantzen. Hau da, iraupena luzatzeko proposamena egiten da esperientzia laburregi geratu dela iritzita, gustura aritzen diren seinale.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…