Azkeneko bi asteetan 2.DBH eta 3.DBHko ikasleak ateraldi desberdinak egin dituzte Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren barnean
3.DBH EZKABAN
Jaso Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak Ezkaba mendiaren tontorrera (895 metro) igo ziren abenduaren 9an, Iruñeko Udaletxeko plazatik abiatuta. Jasoko neska-mutilek zorte handia izan zuten eguraldiarekin. Ateri zegoenez, lehorrean egin zuten igoera. Jose Luis Jorajuriaren argazki dotoreetan ikus daitekeenez (argazki guztiak ikusteko, sar zaitezte Jaso 2.0 galerian)
Tontorrean, Ezkabako gotorleku ezaguna bisitatu eta indarrak berritu zituzten hamaiketakoarekin.
2.DBH IZOTZ IRRISTAKETA
DBHko bigarren mailako ikasleak izotz gainean irristatzen ibili ziren joan zen astean, Uharteko Artic izotz jauregian. Ordu eta erdiz aritu ziren patinatzen, denbora aski ikasle batek min hartzeko (Ortzi Murugarren. ANIMO ORTZI!). Zenbait ikaslerentzat izotz gaineko lehen esperientzia izan zen. Iaz ere egin zuten irristaketa, baina ikastolako patioan, gurpilekin, eta ez da gauza bera. Ipurdikoak gogorragoak ta freskoagoak dira izotz gainean.
Hementxe ikus dezakezue Imanol Janicesek prestatutako bideoa.