JUUL kanpainari amaiera eman zitzaion asteazkenean, maiatzaren 29, Condestablen egindako sari banaketarekin. JUUL kanpaina Ikastoletan daukagun programa da eta bere bidez irakurzaletasuna bultzatu nahi dugu gure ikasleen artean.
Urtean zehar hainbat jarduera egiten dugu eta horien artean, atzo, Eider Eibar ilustratzailearekin izan genuen saioa. Gure ikasleek bat batean ilustratzaileek bizi duten sormen prozesuaren berri izan zuten eta zeinek daki, agian horietako bat izango da etorkizunean JUUL programean saria jasotzen duena.