Noticias

OKE: berrikuntza eta ikasle ugari

Comparte en:

Jaso Ikastolak urtero eskaintzen dituen Orduz Kanpoko Ekintzak abian dira, inoiz baino partehartze zabalagoarekin gainera. Elisa Ros arduradunak jakinarazi digunez, aurten 488  ikaslek eman dute izena OKEn, iaz baino 87  gehiago.

Eskaintzaren oparotasunak eta berrikuntzek izan dute zereginik horretan. Aurten, lehendabiziko aldiz, txinera eta alemanera eskaini dira kultur ekintzen atalean. Txinera eskolak Diana Chow irakasleak ematen ditu, asteazkenero, eta Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailako ikasleei zuzenduta daude. Ikasle Alemanera ikasteko bi talde osatu dira, LHko 3 eta 4. mailako ikasleekin bata eta azken zikloko ikasleekin bestea.

DBHn, berriz, ingelesaren ikaskuntza indartzeko eskaintza egin da, ikasturte amaieran Hizkuntza Eskola Ofizialean azterketaren bat egiteko asmoarekin. Horrez gainera, dantza modernoa eskaini da lehen aldiz.

Txikienei dagokienez, Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleei futboltxo eskaini zaie aurrenekoz, baina soilik elkarrekin jolasteko eta entrenatzeko, lehiarik gabe.

Euskara ikasi nahi duten gurasoentzako eskaintza ere indartuta dator 2010-11 ikasturtean, bi talde osatu baitira.

Elisa Rosek dioenez, funtsezkoa da ekintzak ikasleen gustukoak izatea eta ez da komeni neska-mutikoak ekintza gehiegirekin zamatzea. «Hori bai, ekintza bat hasten badute bukatu behar dutela erakutsi behar zaie. Jarrera arduratsuak eta konstantzia garrantzi handiko baloreak dira, eta horiek ere lantzen ditugu orduz kanpoko ekintzetan». Elisa Heziketa Fisikoan diplomaduna da eta eskarmentu handia du arlo honetan.

OKE eskaintza osoa eta ordutegiak ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…